MAITEMINTZEA BeLDUR POLITA Da Kaixo: Gutun hau hasi nahiko nuke lehendabizi maite zaitudala esanez, baina hori jadanik badakizula uste dut, beraz, betidanik esan nahi dizkizudan eta sekula esango ez dizkizudan zenbait gauzez hitz egingo dut. Zuri esker,...
More
MAITEMINTZEA BeLDUR POLITA Da Kaixo: Gutun hau hasi nahiko nuke lehendabizi maite zaitudala esanez, baina hori jadanik badakizula uste dut, beraz, betidanik esan nahi dizkizudan eta sekula esango ez dizkizudan zenbait gauzez hitz egingo dut. Zuri esker, modu onean maitatzen ikasi dut; baina, zure erruz, nire bizitzan utzi duzun aztarna hori inoiz ez da ezabatuko. Betidanik oso pertsona itxia izan den neska bat guztiz aldatu duzu eta sekula ez nuen imajinatuko hain azkar baina hain erraz, norbaitengan konfiantza osoa jarriko nuenik. Batzuetan, benetan damutzen naiz non nagoen sartuta ikustean eta, nahi izango bazenu, zein erraza izango zen zuretzat nire itxaropen guztiak hauts bihurtzea. Beldur polita da maitemintzea, hala ere, arrisku asko ditu eta zuk hori ondo dakizu. Nire aurpegi eta gogo-aldarte guztiak ezagutu behar izan dituzu, zein neurekoia eta zakarra izan ahal naizen, baina nolanahi ere, berdin izan zizun. Naizen pertsona osoaz maitemindu zinela uste nuen, ni zutaz bezala. Ho
Less