NATUR ZIENTZIAK – DBH1 3. MISIOA Zer da atomo bat: Atomoa elementu baten oinarrizko unitatea da. Protoi, neutroi eta elektroiek osatzen dute. Atomoak leku guztietan daude, adibidez: ura, boligrafoa, airea… Protoiak eta neutroiak atomoaren erdialdean daude,...
More
NATUR ZIENTZIAK – DBH1 3. MISIOA Zer da atomo bat: Atomoa elementu baten oinarrizko unitatea da. Protoi, neutroi eta elektroiek osatzen dute. Atomoak leku guztietan daude, adibidez: ura, boligrafoa, airea… Protoiak eta neutroiak atomoaren erdialdean daude, bere nukleoan. Elektroiak, berriz, nukleoaren inguruan, biraka. Adibidez, sodio atomo batek 11 elektroi, 11 protoi eta 12 neutroi ditu. Oxigeno atomo batek 8 elektroi, 8 protoi eta 8 neutroi. Karbonoak 6 elektroi, 6 protoi eta 6 neutroi. Hidrogenoa da atomo sinpleena; protoi bat eta elektroi bat besterik ez ditu (neutroirik ez). Eskerrik asko CO₂ Gaurkoan bigarren batzarrarekin hasiko gara. Aurreko misioetan ikusi duzuen bezala, bizigarritasun eremuan dauden planetek ur likidoa izateko aukera dute hauen tenperatura egokia delako. Baino, beste baldintza bat bete behar dela komentatu genuen. Baldintza hau, planetak duen atmosferaren ezaugarriak egokiak izatea da. Muturreko tenperaturetatik babeten gaituen atmosfera behar da. Arnasa har
Less