INGU RU M ENA ZAINT ZEN LARDIZABAL HERRI ESKOLA 2020-2021 IKASTURTEA Urtero bezala, iritsi zaigu ikasturtean zehar egindako lanak bildu eta herrian aurkezteko garaia. Aurtengoa ere nahikoa bitxia izan bada ere, kanpoan ibiltzeaz gozatzeko aprobetxatu dugu....
More
INGU RU M ENA ZAINT ZEN LARDIZABAL HERRI ESKOLA 2020-2021 IKASTURTEA Urtero bezala, iritsi zaigu ikasturtean zehar egindako lanak bildu eta herrian aurkezteko garaia. Aurtengoa ere nahikoa bitxia izan bada ere, kanpoan ibiltzeaz gozatzeko aprobetxatu dugu. Eta egindako irteerei esker, Zaldibiako altxor ugari ezagutu ditugu. Gainera, aurtengo eskualdeko Eskolako Agenda 2030 gaia oso aproposa izan da: Basoak, hain zuzen ere! Eta horiekin bat egin dugu. Eskolako Agenda 21 izatetik Eskolako Agenda 2030 izatera pasa da eta hemendik aurrera, mundu mailan ezarri diren Garapen Jasangarrirako Helburuak ezagutzen arituko gara. Lehenengo honetan, 15. GJHa landu dugu: Lehorreko ekosistemak. Eta honen barruan kokatu da jorratu dugun gai zehatza, basoena. Horretaz gain, jarraitzen dugu gure ingurua zaintzeko eta txukun mantentzeko konpromisoarekin. Ez ditugu ahaztuta utzi urtero burutzen ditugun beste hainbat ekintza: parke botanikoa, baratzea, kanpo espazioaren eraldaketa... Beste bi proiektu berri
Less