INGELESEKO BARNETEGIA Eskolakoekin ingeleseko barnetegi batera joan nintzen otsailaren 17 astelehenetik otsailaren 21 ostiralera arte. Urnietan dagoen pakeleku ikastetxean egon ginen, autobusez joan ginen eta heldu ginenerako irakasleak jada bertan zeuden....
More
INGELESEKO BARNETEGIA Eskolakoekin ingeleseko barnetegi batera joan nintzen otsailaren 17 astelehenetik otsailaren 21 ostiralera arte. Urnietan dagoen pakeleku ikastetxean egon ginen, autobusez joan ginen eta heldu ginenerako irakasleak jada bertan zeuden. Goizeko zortzietan esnatzen gintuzten eta zortziak eta laurdenetan prest egon behar genuen. Ondoren, gosadu egiten genuen eta goizeko ekintzak egiten hasten ginen. Hamaiketakorako, fruta izaten genuen, gehienetan platanoa, eta denbora apur bat izaten genuen jolaseko. Gero, batzuetan klase eta beste batzuetan jolasak edo horrelako ekintzak. Bazkaltzeko gauza ezberdin asko izaten genituen, barazkiak, haragia, sopa… Baina, azken egunean, pizza izan genuen. Bazkaldu ostean, patioa geneukan gero aurkezpenak, patioa berriro eta gaueko ekintzak. Ingelesa hobetu genuen eta hitz berriak ezagutu genituen, gainera, hizkuntzaz gain, jolas berriak ere ezagutu genituen. Lagun berriak ere egin genituen,ez geundelako gu bakarrik beste eskola bateko
Less