Denbora Geologikoa Geologiaren aplikazio garrantzitsuenetako bat datazioa da, hau da, harriak aztertzea horien antzinatasuna zein den kalkulatzeko, izan ere, teknika hori oso baliagarria baita era guztietako azterketa historiko eta arkeologikoetarako....
More
Denbora Geologikoa Geologiaren aplikazio garrantzitsuenetako bat datazioa da, hau da, harriak aztertzea horien antzinatasuna zein den kalkulatzeko, izan ere, teknika hori oso baliagarria baita era guztietako azterketa historiko eta arkeologikoetarako. Definizioa eta orokortasunak Denbora geologikoaren espresioak gure planetaren historia osoa hartzen du bere barnean, eratu zenetik gaur egun arte. Kontzeptu hori J. Huttonek plazaratu zuen 1770. urtean. Harrien azterketa denbora arkeologikoa aztertzeko tresna nagusia dugu, eta «uniformetasun printzipioa» izenekoan oinarritzen da. Horren arabera, lege naturalek aldagaitz iraun dute denboraren joanean. Harrien datazioa egiteko, bi prozedura nagusi erabiltzen dira: analisi erradiaktiboa eta analisi magnetikoa. Datatze-prozedura hori osatzeko, harrien ezaugarri fisikoei buruzko azterketa, geruzen azterketa edo bertan ageri diren fosilen behaketa egin daiteke. Geruza-lerroa agerian. Estratigrafia Estratigrafia harrien geruza paraleloak aztertz
Less