LABORATEGIKO ARAUAK 1. Mantso ibili behar duzu. 2. Ilea lotua eta janzkera egokia eraman behar duzu: zamarrarik ez, arropa berririk ez, eraztunik ez... 3. Mahai gainean beharrezko materiala besterik ez duzu eduki behar (koadernoa, boligrafoa eta...
More
LABORATEGIKO ARAUAK 1. Mantso ibili behar duzu. 2. Ilea lotua eta janzkera egokia eraman behar duzu: zamarrarik ez, arropa berririk ez, eraztunik ez... 3. Mahai gainean beharrezko materiala besterik ez duzu eduki behar (koadernoa, boligrafoa eta kalkulagailua). 4. Materiala ahalik eta gutxien mugitu (pertsonak mugitzen dira). 5. Materialarekin kontuz ibili behar duzu, oso erraz puskatzen da eta garestia baita. Materiala mahaiaren erdian eduki behar da ez erortzeko. 6. Kontuz!: materiala beroa dagoenean, ez ukitu eta ez mahai gainean utzi. 7. Materiala ez duzu ukitu behar, zertarako den eta noiz erabili behar duzun jakin arte. 8. Materiala erabiltzeko momentuan garbia dagoela ziurtatu, bestela garbitu. 9. Materiala erabili ondoren, garbitu egin behar duzu beti. 10.Ez jarri suaren ondoan erraz erretzen diren substantziak. 11.Substantziaren bat saiodian berotzen duzunean, jarri tutuaren ahoa behar den lekurantz begira. Horrela, barrukoa bat-batean irteten bada, ez da istripurik gertatuko.
Less