ESPAINIAKO ERLIEBEA Espainiako erliebearen formak Espainiako lurraldea honako hauek osatzen dute: Iberiar penintsularen zati handienak, Balear uharteak (Mediterraneo Itsasoan), Kanariak (Ozeano Atlantikoan) eta Ceuta eta Melilla hiriek (Afrikako...
More
ESPAINIAKO ERLIEBEA Espainiako erliebearen formak Espainiako lurraldea honako hauek osatzen dute: Iberiar penintsularen zati handienak, Balear uharteak (Mediterraneo Itsasoan), Kanariak (Ozeano Atlantikoan) eta Ceuta eta Melilla hiriek (Afrikako iparraldean). Erliebea lurralde baten formen multzoa da. Espainiako erliebea era askotakoa da. Hauek dira forma nagusiak: Mendiak: Lurzoruaren goragune handiak dira. Lerrokatuta dauden zenbait mendik mendilerroa osatzen dute, eta zenbait mendilerroen multzoa, mendikatea edo mendi-sistema osatzen dute. Ordokiak: lurralde lau zabalak dira. Goi-ordokiak itsas mailatik gora dauden lurralde lau garaiak dira. Haran eta sakonuneak mendi artean dauden lurralde lauak dira.Penintsularen erdialdea goi-ordoki bat da. Kostaldeak edo itsasertzak: Itsasoa ukitzen duten lurrak dira.
Less