Afrikar tripanosomiasia Afrikar tripanosomiasia, loaren gaixotasuna bezala ere ezaguna dena, Trypanosoma brucei espezieko protozooek sortutako gaixotasun infekziosoa da. Parasito hau gizakiarengana eta beste zenbait animaliengana tse-tse euliaren ziztada...
More
Afrikar tripanosomiasia Afrikar tripanosomiasia, loaren gaixotasuna bezala ere ezaguna dena, Trypanosoma brucei espezieko protozooek sortutako gaixotasun infekziosoa da. Parasito hau gizakiarengana eta beste zenbait animaliengana tse-tse euliaren ziztada bidez heltzen da. Infektatutako pertsona haurdun dagoen emakume bat bada, parasitoa amarengandik umekiarengana hel daiteke. Odol transfusioekin ere kontu handia izan behar da infektatuta dagoenaren odolik ez jasotzeko. Afrikan, Sahara azpiko zenbait eskualdetan gaixotasun endemikoa da eta 50.000- 70.000 milioi pertsona daude gaixotasun honekin infektatuta. Hiru epidemia handi gogoratzen dira: lehenengoa 1896- 1906 artean eta beste biak 1920 eta 1970 urtetan hurrenez hurren. 2008an epidemia bat izan zen Ugandan. Mikrobiologia Giza afrikar tripanosomiasia bi motatakoa izan daiteke sortzen duen parasitoaren arabera: Trypanosoma brucei gambiense. Afrika mendebaldean eta erdialdean dago espezie hau. Kasuen %90 inguru sortzen ditu eta infe
Less