URAREN KUTSADURA Naturan den urari ezaugarri kimiko eta fisikoak aldatzean, kutsatu egiten da. Ura kutsatzeko era asko dagoen arren, kutsadura-iturri handienak hurrengo hiru multzo hauetan bana daitezke: Hirietan sortutako kutsadura: Hiriak gero eta...
More
URAREN KUTSADURA Naturan den urari ezaugarri kimiko eta fisikoak aldatzean, kutsatu egiten da. Ura kutsatzeko era asko dagoen arren, kutsadura-iturri handienak hurrengo hiru multzo hauetan bana daitezke: Hirietan sortutako kutsadura: Hiriak gero eta handiago egiten ari dira eta, populazioa handitu ahala, biderkatu egiten da hondakinen arazoa ere: hondakin solidoak, estolda-urak… Hirietako hondakin horiek, bere aldetik, inguruko urak kutsatzen dituzte, batzuetan hondakinak uretara jaurti direlako zuzenean eta, bestetan, ura filtratu egiten delako zabortegietara. Nekazaritzari eta abeltzaintzari dagokiona: elikagaien eskaria handitu dela- eta, nekazaritzaren produktibitatea ere handitu egin behar izan da. Arazo horri eman zaion irtenbidea ekoizpena handiagotzea izan da, hainbat substantzia kimiko erabiliz: ongarriak, pestizidak, herbizidak… Substantzia horietako zenbaitek, azkenean, inguruko uretan amaitzen dute eta kutsadura kimikoa eragiten; areago: horien arteko batzuk hainbat mik
Less