ANTOLAKUNTZA- ETA JARDUERA-ARAUDIA CEIP ELORRIO HLHI “ ELORRIO” HERRI IKASTEXEA” AJA ATARIKO TITULUA. XEDAPEN OROKORRAK 1. artikulua. CEIP ELORRIO HLHI ren izendapena, irakaskuntzak eta ezaugarriak 1. CEIP ELORRIO HLHI ikastetxe publikoa da. Bertan, honako...
More
ANTOLAKUNTZA- ETA JARDUERA-ARAUDIA CEIP ELORRIO HLHI “ ELORRIO” HERRI IKASTEXEA” AJA ATARIKO TITULUA. XEDAPEN OROKORRAK 1. artikulua. CEIP ELORRIO HLHI ren izendapena, irakaskuntzak eta ezaugarriak 1. CEIP ELORRIO HLHI ikastetxe publikoa da. Bertan, honako hauek ematen dira: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza. Goian aipaturiko ikastetxea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mende dago. Ikastetxe horrek, hartara, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezarritako planeamenduari jarraiki ematen ditu, ikasturtez ikasturte, bere ikasketak. Ikastetxe Mota : A (Haur Hezkuntza eta Lehen hezkuntza baino ez dutenak ematen.) “D” ereduko ikastetxe bat bat Haur Hezkuntza 2-3 lerro eta Lehen Hezkuntzan bi lerroko ikastetxea da. 2.Euskal Eskola Publikoaren Legeko 3.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, CEIP ELORRIO HLHIk ezaugarri hauek ditu: Plurala da, Elebiduna da, Demokratikoa da,inklusiboa, Euskal gizartearen beharrak ase ditu, Inguru sozia
Less