Lokailuak, diskurtso markatzaileak eta juntagailuak Lokailuak eta juntagailuak Ikusten denez, hitz bera, non ageri den, eta nola, juntagailua (perpausen arteko lotura egiteko), edo lokailua (diskurtso mailako lotura segurtatzen du) izan daiteke. Bestetik,...
More
Lokailuak, diskurtso markatzaileak eta juntagailuak Lokailuak eta juntagailuak Ikusten denez, hitz bera, non ageri den, eta nola, juntagailua (perpausen arteko lotura egiteko), edo lokailua (diskurtso mailako lotura segurtatzen du) izan daiteke. Bestetik, hitz hauen esanahiari kasu egiten bazaie, batzuk emendiozkoak izan daitezke (etada kasu argia), zerbait emendatzen dutelako, gaineratzen dutelako. Baina goiko testuan ageri diren lokailu edo juntagailu guztiak ez dira, bistan denez, emendiozkoak. Hor ageri dira ordea, ere, gainera, hortaz eta edo, azpimarratuak. Horietan, bistan denez, ere eta gainera emendiozkoak dira, eta bezala, ematen den informazio horretan gaineratze zerbait azpimarratzen baita. Aldiz, ordea bezalako zerbaitek aurkaritza adierazten du, edo bezalako batek hautakaritza, eta hortaz bezalako batek ondoriotasuna adierazten du. Esanahairen aldetik hitz edo partikula hauek sail desberdinetan multzokatzen ditugu, eta batzuetan (ez guztiak) lokailu edo juntagailu izan da
Less