Maya zibilizazioa Maia Mesoamerikako zibilizazio bat da. Ezaguna da Kolonaurreko Amerikan hizkuntza idatzi erabat garatu bakarra zuelako, bai eta artearengatik, arkitekturagatik, eta matematika nahiz astronomia sistemengatik. Mesoamerikako kronologiaren...
More
Maya zibilizazioa Maia Mesoamerikako zibilizazio bat da. Ezaguna da Kolonaurreko Amerikan hizkuntza idatzi erabat garatu bakarra zuelako, bai eta artearengatik, arkitekturagatik, eta matematika nahiz astronomia sistemengatik. Mesoamerikako kronologiaren arabera, aro klasiko aurrekoan (Kristo aurreko 2000. urtetik Kristo ondorengo 250. urteraino) ditu hastapenak; maia hiri askok aro klasikoan (250. urtetik 900. urteraino) izan zuten loraldia; eta aro klasiko ondokoan jarraitu zuen, espainiar kolonizazioa maia zibilizazioa deuseztatu zuen arte. Zibilizazio haren ondorengo gisa, Mexikon eta Erdialdeko Amerikan, maia etniak bizi dira gaur egun ere. Milioika dira etnia horietako kideak, eta askok maia hizkuntzak hitz egiten dituzte. Espainiako Gobernuaren agintari kolonialek eta Erromatar Eliza Katolikokoelizgizonek maien testu gehien-gehienak suntsitu zituzten, baina bakan batzuek iraun dute.
Less