1 10. ALEA 2015KO APIRILAREN 21EAN Liburuaren eguna apirilaren 23an ospatuko da. Liburuaren eguna ospatzen da hainbat lekutan. UNESCOk 1995. urtean izendatu zuen apirilaren 23a liburuaren nazioarteko egun gisa . Zenbait arrazoi daude horretarako, nagusienak...
More
1 10. ALEA 2015KO APIRILAREN 21EAN Liburuaren eguna apirilaren 23an ospatuko da. Liburuaren eguna ospatzen da hainbat lekutan. UNESCOk 1995. urtean izendatu zuen apirilaren 23a liburuaren nazioarteko egun gisa . Zenbait arrazoi daude horretarako, nagusienak aipatuko ditugu: Alde batetik, egun horretan bi idazle famatu hil ziren: Shakespeare eta Cervantes. Hala ere, Espainia eta Ingalaterrako egutegiak desberdinak zirenez, Shakespeare egun bat arinago hil zen Cervantes baino. Bestalde, Espainian 1930. urtetik Liburuaren Eguna apirilaren 23an ospatzen zen. Hasiera batean Bartzelona inguruan errotu zen Liburu Egunaren ospakizuna. Urteak aurrera joan ahala, ohitura Katalunia osotik zabaldu zen, ohikoa bihurtuz elkar maite zuten pertsonek arrosak eta liburuak elkartrukatzea. Horregatik maiz liburuaren egunaren sinbolo gisa arrosa erabiltzen da. Katalanek beraz, egun horretan, bi ospakizun dituzte: batetik, liburuaren eguna, eta bestetik, “Diada de Sant Jordi”, hau da, katalan nazioaren egun
Less