Aditz jokatuen ezaugarriak
Modua
Moduak azaltzen du hiztunak aditz-ekintzarekiko duen jarrera.
Euskaraz, lau hauek dira
aditz laguntzaileen moduak:
Indikatiboa: ekintza era neutroan eta objektiboan adierazten du.
Atseden hartzeko momentua iritsi...
More
Aditz jokatuen ezaugarriak
Modua
Moduak azaltzen du hiztunak aditz-ekintzarekiko duen jarrera.
Euskaraz, lau hauek dira
aditz laguntzaileen moduak:
Indikatiboa: ekintza era neutroan eta objektiboan adierazten du.
Atseden hartzeko momentua iritsi da.
Lokartu ezinik bazabiltza, ez geratu ohean bueltaka.
Subjuntiboa: nahia, helburua edo asmoa azaltzen du hiztunak.
Utzi arnasketak bere erritmo normala har dezan.
(helburua)
Umea eskolatik neuk har dezadan nahi du.
(nahia)
Ahalera: ahala adierazteko erabiltzen du hiztunak.
Beti ez dezakegu erraz lor.
Hemendik goiz irtenda, hamaiketarako han egon gaitezke.
Agintera: agindua adierazten du hiztunak.
Etor bitez hona nirekin egon diren guztiak.
Jaiki zaitez eta egin edozein gauza lasaigarri.
Indikatiboa
Euskarak dituen bost aditz-moduetatik, ohikoena eta erabiliena da.
Indikatiboak egiazko
edo benetako ekintzak adierazten ditu; hori dela eta, aditzaren prozesua objektiboa dela
esaten da.
Gertae
Less