Ilustratzailea Eider Eibar Zugazabeitia Laburrak Lanku Bertso Zerbitzuak eta Mundukidek elkarlanean, emanaldi berri bat sortu dugu aurtengo udazkenerako. Elkartearen 15. Urteurrena aitzaki izanda Mundukideren lanaren argazki erakusketa ibiltari bat jarriko...
More
Ilustratzailea Eider Eibar Zugazabeitia Laburrak Lanku Bertso Zerbitzuak eta Mundukidek elkarlanean, emanaldi berri bat sortu dugu aurtengo udazkenerako. Elkartearen 15. Urteurrena aitzaki izanda Mundukideren lanaren argazki erakusketa ibiltari bat jarriko dugu erakuskgai Euskal Herriko kultur etxe, ikastetxe eta kooperatibetan, besteak beste. Erakusketa, bertso eta ipuinekin jantzi nahi du Miren Amuriza bertsolariak Eider Eibar marrazkilariaren arte erakustaldiarekin batera. Urriak 8an estreinatu genuen Berrizen “Kapulana bat zintzilik” ikuskizuna, eta ordutik hainbat dira dagoeneko lotu ditugun hitzorduak: Eskoriatza (HUHEZI), Oñati (ULMA), Ezkio-Itsaso, Zubiri, Altzo, Zaldibar Aretxabaleta edo Aramaio. Topikoak, orokorkeriak eta teorizazioak ekiditeko, deskribapenak dira Amurizak proiektu honetarako sortu dituen testuak; bertso zein ipuin forman eman dituenak, “entzule bakoitzak bere ondorioak atera ditzan”. Pertsonak, lekuak eta egoerak deskribatzen dituzte Mozambikeri buruzko test
Less