Oinarri Matematikoak I: Aljebra eta Geometria Aplikatuak Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Edurne Seijo Hernandorena
8.
PRAKTIKA
I.
ESPAZIOKO KURBEN EKUAZIO PARAMETRIKOAK
Espazioan x = x(t), y = y(t), z = z(t), t ∈ [a, b] ekuazioek kurba (lerro) bat...
More
Oinarri Matematikoak I: Aljebra eta Geometria Aplikatuak Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Edurne Seijo Hernandorena
8.
PRAKTIKA
I.
ESPAZIOKO KURBEN EKUAZIO PARAMETRIKOAK
Espazioan x = x(t), y = y(t), z = z(t), t ∈ [a, b] ekuazioek kurba (lerro) bat definitzen dute baldin eta
x(t), y(t) eta z(t), t aldagaiadun funtzioak badira.
Ekuazio horiek, kurbaren (lerroaren) ekuazio
parametrikoak izenaz ezagutu ohi dira, t parametroaren balio finko bakoitzerako kurbako (x, y, z)
puntu bat lortzen dugularik.
t parametroa a eta b balio finkoen artean hartzen badugu, lortzen diren
puntuek espazioan L lerro bat (edo kurba bat) deskribatzen dute.
Mathematica programa erabiliz eta L
lerroaren ekuazio parametrikoak ezagutuz gero, kurba hurrengo aginduaren bitartez irudika dezakegu
espazioan:
ParametricPlot3D[ {x[t], y[t], z[t]}, {t, a, b} ]
Honela, t ∈ [a, b] denerako, x=x(t), y=y(t) , z=z(t) ekuazio parametrikoak dituen lerroaren irudia izango
dugu.
ARIKETA: Irudika ezazu hurrengo ekuazio parametri
Less