1 I. ERANSKINA Ildo estrategikoen eta lanabesen laburpen taula 1/1993 EEP Legearen 46. artikuluan NOLA LANABESAK NOIZKO L.6. Herri Ikastetxeen autonomian sakontzen IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (IHP) ikastetxearen...
More
1 I. ERANSKINA Ildo estrategikoen eta lanabesen laburpen taula 1/1993 EEP Legearen 46. artikuluan NOLA LANABESAK NOIZKO L.6. Herri Ikastetxeen autonomian sakontzen IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (IHP) ikastetxearen erabaki eta proiektu handiei gorputza, koherentzia eta orientazioa ematen dien agiria da. Eskola-komunitateak, bere autonomiaren bidez, ikastetxe horretarako osatutako hezkuntza-aukera adierazten du bertan. Ondorioz, IHP proposamen integrala eta globala da; ikastetxearen beraren ezaugarrien analisia aintzat hartuta, bere ezaugarriak, balioak, printzipioak eta helburuak zehazten ditu, eta horiek nola bete adierazten du. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuko atal desberdinek bat etorri behar dute indarrean dagoen araudiarekin, eta biltzen dituzten aspektuak nahitaezko erreferentzia dira ikastetxeak bere aginpidearen esparruan aurre egin beharreko erabakietan. Hezkuntza komunitateko eragile batzuk eta besteak: irakasleak, ikasleak, familiak eta
Less