HEZIBERRI 2020: ELKARREKIN BIZIKIDETZAN IKASTEN ETA BIZITZEN IKASI 3 Jokaera asertiboak emaitza bikainak ematen ditu baina, aldi berean, zaila da praktikan jartzen, pertsonen arteko harremanetan elementu afektibo eta emozional ugarik talka egiten dutelako....
More
HEZIBERRI 2020: ELKARREKIN BIZIKIDETZAN IKASTEN ETA BIZITZEN IKASI 3 Jokaera asertiboak emaitza bikainak ematen ditu baina, aldi berean, zaila da praktikan jartzen, pertsonen arteko harremanetan elementu afektibo eta emozional ugarik talka egiten dutelako. PROZEDURAK ETA JARRERAK Prozeduraren urratsak Jokaeara asertibiboak erdiesteko urrats hauek jarraitzea gomendatzen da: •Asertiboak diren eta ez diren jokaerak bereizi. 1 •Jokaera asertiboa harreman pertsonal egokiak izateko erarik egokiena dela 2 jabetu eta asertiboa izatea gogokoa izan (Motibazioa). •Jokaera erasokorrean eta pasiboen ordez, jokaera asertiboak erabiltzeko 3 teknikak ikasi. •Jokaera asertiboak praktikan jarri eta eragozpenak gainditu (Esperientzia). 4 Urrats hauen hurrenkera ez da derrigorrez segida horretan izan behar. Lehenengo urratsa hirugarrenaren eta laugarrenaren aurretik izatea zentzuzkoa dirudi, baina bigarren urratsa, hirugarrenaren eta laugarrenaren ondoren izatea, sarritan gerta daiteke. Izan ere, jokaera
Less