ARROXA PANPOXA
Udaberria iritsi da Mikelen etxeko lorategira, eta eguzkiaren lehen izpiek bertako loreak
esnatu dituzte.
Bertan, elkarrekin bizi dira, sorgin-belarrak, bitxiloreak, tulipak, liliak… eta guztien
erdi-erdian Arroxa larrosa harroputza....
More
ARROXA PANPOXA
Udaberria iritsi da Mikelen etxeko lorategira, eta eguzkiaren lehen izpiek bertako loreak
esnatu dituzte.
Bertan, elkarrekin bizi dira, sorgin-belarrak, bitxiloreak, tulipak, liliak… eta guztien
erdi-erdian Arroxa larrosa harroputza.
Eguzkia irten eta ezkutatzen zen arte, bere buruaz hitz egin,
besterik ez zuen egiten:
- Ni naiz lorategiko ederrena, guztietan panpoxena! Edonork nahiko luke nire jabe
izan!
Euria noiz egingo zain egoten zen beti, bere burua euri tanta bakoitzean islatuta ikusteko eta ez zen
aspertzen hura errepikatzeaz:
- Ni naiz lorategiko ederrena, guztietan panpoxena! Nire kolore biziak lorategia
argitzen du!
Beste loreak kokoteraino zituen, gau eta egun txutxumutxuka ibiltzen ziren:
- Ni naiz lorategiko ederrena, bla bla bla, … zioten besteek muturra okertuz.
Hala ere, baina, lore guztiek Arroxa miresten zuten, lorategiaren erdian baitzegoen eta haren
usain gozoak liluratzen zituen.
Honela, egun batean, hala zuzendu zitzaion Arroxa larrosa sorginbe
Less