Bikoteka Irakurtzen
Bikoteka IrakurtzenBikoteka IrakurtzenBikoteka IrakurtzenBikoteka Irakurtzen
1
SPrako tranbia (Unai Elorriaga)
Lucasek klorofilako txiklearen kolorea ikusten zuen hormetan.
Izan ere, ospitaleetako gelak eta Pariseko postalak berdinak...
More
Bikoteka Irakurtzen
Bikoteka IrakurtzenBikoteka IrakurtzenBikoteka IrakurtzenBikoteka Irakurtzen
1
SPrako tranbia (Unai Elorriaga)
Lucasek klorofilako txiklearen kolorea ikusten zuen hormetan.
Izan ere, ospitaleetako gelak eta Pariseko postalak berdinak dira beti.
Eta ospitalean zegoen Lucas.
"Ospitalean nago" esaten zion bisitan joaten
zitzaionari.
Ospitalean baitzegoen Lucas.
—Aukeratzeko dituzu pastilla berdeak, horiak, hori-gorriak —esan
zion erizainak.
—Berdeak, ehun gramo; hezurrik gabekoak —aukeratu zuen Lucasek.
Erizainak barre egin zuen.
Erizainak zuriz joan ohi dira ospitaleetan.
Lucasen gelakidea lo zegoen eta ohe ondoko aulkia hutsik.
Aulkiak
barre egiten ziolako inpresioa zeukan Lucasek.
Gaiztoa zen aulkia.
Erizaina
joan zenean, hizketan hasi zitzaion aulkiari: "Etorriko da; gaur ez bada etzi,
etzi ez bada… eta zure gainean eseriko da eta berbetan egongo gara
iluntzera arte, eta ilundu eta gero ere bai, eta autobusa hartuko dugu gero,
etxerako.
"
Tranbia entzun
Less