Aurten “Adostokia”ri buruz idaztea erabaki dugu zerbait
berria, baliogarria eta desberdina delako. Elkarbizitza proiektuaren barruan sortutako ideia honek, gure arteko gatazkak
konpontzea du helburu.
ZER DA?
Gela barruan dagoen leku
bat da; mahai batez eta...
More
Aurten “Adostokia”ri buruz idaztea erabaki dugu zerbait
berria, baliogarria eta desberdina delako. Elkarbizitza proiektuaren barruan sortutako ideia honek, gure arteko gatazkak
konpontzea du helburu.
ZER DA?
Gela barruan dagoen leku
bat da; mahai batez eta hiru aulkiz osatuta. Lehioen ondoan
kokatu dugu eta margotutako
letrak apaintzen dute.
Batzuetan, aulki gehiago
ipini behar ditugu, partehartzaileen arabera.
FUNTZIONAMENDUA
Argi izan behar dugu
“Adostoki”ra joan baino lehen, gatazkak gure artean konpontzen
saiatu behar dugula. Dena den,
ezin izatea gerta daiteke… eta
kasu horietan irakasleari esan
behar diogu. Irakasleak
“Adostokia” erabiltzeko unerik
egokiena erabakitzen du.
Funtzionamendu-arauak hurrengoak dira: txandak errespetatu, era egokian hitz egin, beti egia kontatu eta ahaleginak
egin arazoa konpontzeko.
Lehen Hezkuntzako 5.A maila
Less