Lagun agurgarriak. 1- Kostata, baina orain trantsizio ekosozialak askoren ahotan daude, baita eliteen ahotan ere. Hala ere, kontzeptu horren atzean, ikuspegi guztiz kontrajarriak daude. Adibide bat ipintzeko, betiko eliteek “negacionismotik”...
More
Lagun agurgarriak. 1- Kostata, baina orain trantsizio ekosozialak askoren ahotan daude, baita eliteen ahotan ere. Hala ere, kontzeptu horren atzean, ikuspegi guztiz kontrajarriak daude. Adibide bat ipintzeko, betiko eliteek “negacionismotik” “negocionismora” pasatu dira eta trantsizio horiek euren poltsikoak ondo betetzen segitzeko baliatu nahi dituzte. Guk, berriz, argi dugu trantsizio horien xede nagusia hauxe izan behar dela: “natura bizigarri batean, bizitza duinak denontzat” bermatzea. Eta guretzat horrek eskatzen du trantsizio horiek, ezinbestean, justuak, antipatriarkalak, iraunkorrak eta demokratikoak izan behar direla. 2- Gure ustez, Euskal Herrian trantsizio horietarako funtsezkoa da eskualde historiko-geografikoek gaur egun duten rola nabarmen indartzea. Horregatik uste dugu, behar-beharrezkoa dela trantsizio horientzako lurralde-garapen eta – antolamendurako proposamen bat eskualdeka lantzen eta adosten hastea. 3- Baina konturatu gara ekimen hori aurrera eraman ahal izateko
Less