Kaixo lagunok! Denok dakizuenez hau izango da nire azkeneko posta, kurtoa amaitu dugu eta! Post honen bitartez lauhileko honetan barneratu ditudan jakintzak isladatzea gustatuko litzaidake. Nire ustetan, lau hilabete hauetan landu dugun gaia argi geratu da,...
More
Kaixo lagunok! Denok dakizuenez hau izango da nire azkeneko posta, kurtoa amaitu dugu eta! Post honen bitartez lauhileko honetan barneratu ditudan jakintzak isladatzea gustatuko litzaidake. Nire ustetan, lau hilabete hauetan landu dugun gaia argi geratu da, hau da, aniztasuna. Kurtso hasieran hainbat hitz etorri zitzaizkidan burura aniztasuna hitzaren inguruan pentsatzerakoan.Enpatia, aberastasuna, inklusioa, kulturartekotasuna eta errespetua, esaterako. Kurtsoan zehar hainbat hitzaldi eta jardunaldi ezberdinetara joan ondoren, aniztasunari buruzko pentsamendua zabaldu zait. Nire pentsamendua zabaltzen lagundu didaten hitzaldi eta tailerrak hurrengoak izan dira: Parte hartu genuen lehenengo hitzaldia Tabakaleran izan zen. Lehenengo zatian, artearen perspektibatik bideratutako edo arteaz lagundutako ekintzen prozesurantz edo ebaluaziorantz zuzendu ginela iruditu zitzaigun, beti ere aniztasunetik abiatuta, noski. Behaketa baten prozesua edo ebaluazioari erreparatzeko dauden modu anitzez
Less