Narratiba digitala Prozesuaren nondik-norakoa Prozesu hau, aniztasunaren inguruko hainbat hausnarketekin hasi genuen. Lauhileko guztian zehar, hausnarketa horiek aberasteko hitzaldi eta ekimen desberdinak burutu ditugu, eta hauekin, aniztasuna oso kontzeptu...
More
Narratiba digitala Prozesuaren nondik-norakoa Prozesu hau, aniztasunaren inguruko hainbat hausnarketekin hasi genuen. Lauhileko guztian zehar, hausnarketa horiek aberasteko hitzaldi eta ekimen desberdinak burutu ditugu, eta hauekin, aniztasuna oso kontzeptu zabala zela ondorioztatu genuen. Horregatik, gai askoren artean zalantzan egon ondoren (gaitasun handiko pertsonak, errefuxiatuak… ), narratiba digitalerako egokiena zena aukeratu genuen. Honen harira, iturri desberdinetatik gaiari buruzko informazioa biltzen hasi ginen. Aipatu beharra dago ez zaigula erraza egin informazioa lortzea, baina internetez baliatzeaz gain, gaian aditua den irakasle baten laguntza ere izan dugu. Hau horrela izanik, aniztasuna azaltzeaz gain, mututasunaren definizioaz eta eskolan eduki daitezkeen esku hartzeaz hitz egin dugu. Hau guztiarekin, pertsona hauei garrantzia emateaz gain, gizartearen ezjakintasunarekin hautsi nahi izan dugu. Horretarako, “H” hizkia protagonista duen narratiba digitala sortu dugu.
Less