Lauhileko honetan, Estik “Buda explotó por vergüenza” pelikula ikustea gomendatu digu. Pelikula honek gizarteari buruzko hausnarketara bideratu gaitu, oso latza eta gogorra iruditu baitzaigu. Ez daukagu inongo zalantzarik pelikula hau irakasleei eta...
More
Lauhileko honetan, Estik “Buda explotó por vergüenza” pelikula ikustea gomendatu digu. Pelikula honek gizarteari buruzko hausnarketara bideratu gaitu, oso latza eta gogorra iruditu baitzaigu. Ez daukagu inongo zalantzarik pelikula hau irakasleei eta ezagutzen ditugun pertsonei gomendatzeko. Gizarte honetan badira errealitateaz konturatzen ez diren asko, eta “ bere mundutxoan” bizi direnak. Horregatik, pelikula hau ikustea gomendatuko genieke, gaur egun, herrialde askotan gertatzen ari den egoeraz jabetzeko eta haurrekiko duten ikuspegia aldatzeko. Pelikularen protagonista Baktay da. Baktayk, bere adina duen bizilagun bat du, egunero alfabetoa ahoz gora birpasatzen duen mutila, Baktayk bere anaia txikia zaintzen duen bitartean. Egoera honen aurrean, Baktayk eskolara joan nahi duela erabakitzen du. Berak ere ikasi nahi du! Baktayk ez du inongo baliabide edo erraztasunik eskolara joateko eta KMak egiten ditu berak zituen arrautza batzuk saltzeko eta koaderno bat erosteko. Ez zuen boligraf
Less