Martxoaren 26ean, Carlos Santa Maria zentroan izan zen erakusketa batera joan ginen, kurtso guztia talde txikiagoetan banatu ginelarik. Erakusketari hasiera emateko, gidariak erakusketaren helburu eta nondik norakoak azaldu zizkigun gaiari sarrera emanez,...
More
Martxoaren 26ean, Carlos Santa Maria zentroan izan zen erakusketa batera joan ginen, kurtso guztia talde txikiagoetan banatu ginelarik. Erakusketari hasiera emateko, gidariak erakusketaren helburu eta nondik norakoak azaldu zizkigun gaiari sarrera emanez, eta jarraian, hiru dokumental ikustera gonbidatu zigun. Lehenengo biak antzekoak ziren, baina ikuspuntu ezberdinetik ikusi genuen. Bi bideo hauek, terrorismoaren biktima izan zirenei buruz hitz egiten zuten; batean terrorismo biktimen izenak agertzen ziren pantailan eta bestean, berriz, hauen senideak agertzen ziren testigantza ematen. Izan ere, beraien familia kide edota gertukoren bat eraila izan zen Guardia Zibil, ETA, GAL, Triple A… taldeengatik. Testigantza hauek hunkigarriak, gogorrak eta errealistak iruditu zitzaizkigun. Dokumental hau ikusita beraien azalean jarri ginen eta gaur egun bizi dugun egoera positiboaz jabetzera lagundu zigun. Bestalde, testiguen jarrera txalotzekoa iruditu zitzaigun, injustizia ezberdinengatik sufri
Less