Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 1982an
sortutako euskara agiria da.
EGAk
lehenagoko hainbat erakunderen euskara
azterketen tradizioa jasotzen du, batez ere
Euskaltzaindiaren D tituluarena.
EGA ALTE (Association of...
More
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 1982an
sortutako euskara agiria da.
EGAk
lehenagoko hainbat erakunderen euskara
azterketen tradizioa jasotzen du, batez ere
Euskaltzaindiaren D tituluarena.
EGA ALTE (Association of Language
Testers in Europe) erakundeko kide da:
azterketak prestatzen, antolatzen eta
gauzatzen jokabide kode estandarrari
jarraitzen zaio.
Europako Kontseiluaren
Erreferentzia Markoaren barruan C1 maila
dauka: A1, A2, B1, B2, C1, C2.
EGA egiaztagiriak honako hau adierazten
du: EGAdunak euskaraz badakiela behar
hainbateko trebetasunez, ahoz eta idatziz;
baita Euskaltzaindiak erabakitako arauak
ere.
EGAk hainbat lanpostutarako (arlo
publikoan zein pribatuan) eskatzen den
euskara mailaren egiaztagiri balioa du.
EGA ez da ezein jakintza arlo berezitarako
agiria; alegia, ez da bereziki irakaskuntzarako, edo kazetaritzarako edo itzulpengintzarako agiria.
Nolakoa da EGA?
EGA lortzeko hiru proba edo azterketa
g
Less