IRITZI BIZKARROIAK
Badakit, ziurtasun bila zabiltza.
Ziurtasuna da zalantzaren bizitza,
zalantza eza da benetako konfiantza.
Konfiantza behin baino ez da galtzen
behin galduta, jada ez da gehiago existitzen;
beraz, ez da inoiz gehiago desagertzen.
Tira,...
More
IRITZI BIZKARROIAK
Badakit, ziurtasun bila zabiltza.
Ziurtasuna da zalantzaren bizitza,
zalantza eza da benetako konfiantza.
Konfiantza behin baino ez da galtzen
behin galduta, jada ez da gehiago existitzen;
beraz, ez da inoiz gehiago desagertzen.
Tira, tira, ez zaitez esaldi horretan geratu
idazlana ez baita hor amaitu.
“Ez dio axola jendeak zer dioen”.
Besteei aholkuak ematea baino gauza errazagorik?
Besteen esanek beldur berriak sortzen dizkigute.
Besteen esanak mugatu egiten gaituzte,
askatasun osoa kentzen digute,
lepotik gogor estutzen gaituzte,
gure ipar orratzaren norabidea aldatzen dute.
Besteek zer pentsatuko ote dute?
Gauza berrien beldur zara.
Aldaketei ateak ixten ibiltzen zara.
Iritzi ezberdinen beldur zara.
Horien arabera mugitzen zara.
Lotsatu eta oztopoak jartzen dituzu.
Erabakiak iritzien arabera hartzen dituzu.
Teorikoki erraza dirudi saihesteak,
praktikoki ematen dizkizu buruhausteak.
Belarri batetik sartu eta bestetik atera.
Hasiera aurrera eta gero
Less