Jolasaren izena Kasu-kasu Jolas-mota Baloi jolasa Materiala Pilota biguna Nola jolasatu 1 Jokalari batek baloia hartuko du, eta gorantz botako du hitz hauek esanez: "Kasu-kasu ..." eta beste jokalari baten izena aipatu beharko du, adibidez "Kasu-kasu...
More
Jolasaren izena Kasu-kasu Jolas-mota Baloi jolasa Materiala Pilota biguna Nola jolasatu 1 Jokalari batek baloia hartuko du, eta gorantz botako du hitz hauek esanez: "Kasu-kasu ..." eta beste jokalari baten izena aipatu beharko du, adibidez "Kasu-kasu Martin". Orduan, aipatutako laguna, Martin gure adibidean, baloia lurrera erori aurretik hartzen saiatuko da, beste jokalari guztiek lasterka alde egiten duten bitartean. Baloia lurrera erori baino lehen hartzen badu, beste norbaiten izena esango du, eta baloia gora botako du, adibidez "Kasu-kasu Kattalin", eta jolasa errepikatuko da. 2 Martinek baloia lurrera erori ondoren hartuz gero, bertan geldituko da eta "geldi!" oihukatuko du. Beste lagunak dauden tokian geratuko dira, eta Martinek baloia jaurti beharko du beste jokalariren bati jotzeko. Horretarako hiru urrats eman ditzake. Beste jokalariek ezin dute dauden tokitik mugitu. Irudia
Less