LORE JOKOAK Euskal Lore Jokoak XIX. mendean antolatutako kultura jardunaldiak izan ziren, musika, dantza eta batik bat euskal poesia barne hartzen zituztenak. "Euskal Pizkundea" deitutako garaiaren barruan burutu zituzten, Erromantizismoan bultzatutako...
More
LORE JOKOAK Euskal Lore Jokoak XIX. mendean antolatutako kultura jardunaldiak izan ziren, musika, dantza eta batik bat euskal poesia barne hartzen zituztenak. "Euskal Pizkundea" deitutako garaiaren barruan burutu zituzten, Erromantizismoan bultzatutako beste antzeko prozesuei jarraituz. Hauen artean, Kataluniako "Renaixença" mugimendua nabarmentzekoa da. Ekitaldi hauek XIV. mendean egindakoen antza hartu zuten, bereziki Okzitaniako Tolosa, Bartzelona eta Valentzian antolatutakoena ("Jocs Florals" edo "Jeux floraux"). Aldi berean, aditu batzuen ustez Erdi Aroko jaialdi haiek Erromatar Inperioko Lore Jokoekin ("Ludi Florensei") lotuta egongo ziren. Eduki-taula 11853-1863 21864-1876 31879-1900 41901-1908 5Ikus, gainera 6Bibliografia 7Kanpo loturak 1853-1863[aldatu | aldatu iturburu kodea] Geurean, agerraldiok Ipar Euskal Herrian abiatu zituzten lehenik, Anton Abbadiaren eskutik. 1853an lehendabiziko aldiz antolatu zituzten Urruñan (Lapurdi), eta hamar urtez jarraian udalerri
Less