1. Migrazioen historia: noiztik, zergatik, nortzuk? Gizakiaren sorreratik gaur arte migrazioak aztertuz gero, ikus dezakegu nola gaur egun migrazioak konnotazio negatiboa izaten dutela, lehen baino gehiago, gaur egun migrazioak gertaera latzen ondorioz...
More
1. Migrazioen historia: noiztik, zergatik, nortzuk? Gizakiaren sorreratik gaur arte migrazioak aztertuz gero, ikus dezakegu nola gaur egun migrazioak konnotazio negatiboa izaten dutela, lehen baino gehiago, gaur egun migrazioak gertaera latzen ondorioz gertatzen direlako. Baina hau ez da betidanik horrela izan, ez gara beti leku finko batean bizitzen aritu historia osoan, beraz esan dezakegu gaur egungo gertaera hauek modernoak eta apurtzaileak direla, gizakiaren migrazioaren historiaren ikuspuntutik. Gizakiaren sorrerara aztertuz gero, hau da, Homo Sapiens Sapiensen sorrerara, eta haien bizimoduaren eta egin zituzten mugimenduen datuak aztertuz gero, ikus dezakegu gizakia bere sorreratik mugimenduan egon dela eta ez zuela egoteko leku konkreturik, beste era batean esanda, Nomadak ginen. Honen adibide argia Dirk Jaspers-ek (2005), Latinoamerika eta karibeko demografia zuzendariak I. migrazioen eta garapenaren seminario iberoamerikarrean esan zuena: ´´ Gizakia betidanik egon da migrazio
Less