EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 9. zk. 2016ko urtarrilaren 15a, ostirala XEDAPEN OROKORRAK HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA 142 237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan...
More
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 9. zk. 2016ko urtarrilaren 15a, ostirala XEDAPEN OROKORRAK HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA 142 237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 16. artikuluak arautzen du Euskal Autonomia Erki- degoari dagokiola irakaskuntza arautzea, hedadura, maila, gradu, modalitate eta espezialitate guztietan. Eskumen horretaz baliaturik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak (gaur egun, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila) Euskal Autonomia Erkidegoan Haur Hezkuntzako bi zikloak antolatzen dituen curriculuma onartu zuen, eta urtarrilaren 20ko 12/2009 Dekretua argi- taratu zuen, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ikaskuntza horiek ezartzen dituena (urtarrilaren 30eko EHAA). Gerora, apirilaren 20ko 121/2010 Dekretua argitaratu zen, Haur Hezkuntzako curriculuma sortu eta Euskal Autonom
Less