LURRA PROIEKTUA
1. A mailako ikasleak azaroaren
4tik 7ra Sukarrietara joan ginen
eta LURRA proiektua landu
genuen.
Asteartean ortura joan ginen, eta han materiaren zikloa ikasi genuen.
Ortuan erein (sasoiko...
More
LURRA PROIEKTUA
1. A mailako ikasleak azaroaren
4tik 7ra Sukarrietara joan ginen
eta LURRA proiektua landu
genuen.
Asteartean ortura joan ginen, eta han materiaren zikloa ikasi genuen.
Ortuan erein (sasoiko produktuak), landatu, ortua ongarritu… egin genuen.
Ongarritzeko animalien satsa erabili genuen eta horretarako animalien
kortak garbitu genituen, baina satsak egunak behar dituenez sikatzeko
eginda dagoena erabili genuen. Jantokira joan ginen janari sobren bila
haiekin konposta egiteko eta ondoren belar txarrak kendu eta uzta batu
genuen. Belar txarrak animaliei eman genizkien haik jateko eta uzta
kalabaza izan zenez, hurrengo egunean purean jan genuen. Hor bukatu zen
ortuko jardunaldia.
Kortara ere joan ginen
animaliak ikustera eta zaintzera.
Animaliak kortatik atera
genituen
Less