AGUR PLUTON
Baziren behin espazioan, bederatzi planeta eder: Merkurio, Artizarra, Lurra,
Marte, Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno eta Pluton. Neptuno eta Pluton ez ziren
batere ondo kompontzen.
- Txikiegia zara!!! - zioen Neptunok.
- Ni ez naiz txikia,...
More
AGUR PLUTON
Baziren behin espazioan, bederatzi planeta eder: Merkurio, Artizarra, Lurra,
Marte, Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno eta Pluton. Neptuno eta Pluton ez ziren
batere ondo kompontzen.
- Txikiegia zara!!! - zioen Neptunok.
- Ni ez naiz txikia, potolo, handikote, itsusi, harroputz hori!- erantzuten zion
Plutonek.
Beren lagunek ez zekiten zer egin bere arteko arazoa konpontzeko. Handik bi
egunetara Pluton triste bueltatu zen Astrospitaletik. Medikuak berri txar bat
eman zion. Txikiegia zen planeta bat izateko. Azkenean Neptunok arrazoia
izango zuen. Berria bere lagunei kontatu zienean, animoak ematen saiatu ziren,
baina ez zuten lortu, eta Pluton bere maletak egitera joan zen. Baina
harrigarria!!! kuadrilan guztiak zeuden triste, Neptuno barne!!! Zer egin ahal
zuten giroa alaitzeko?
Agur festa ederra prestatuko zuten eta bertara zeruko izar distiratsu guztiak
gonbidatuko zituzten. Egun handia heldu zenean, guzti-guztiak hunkiturik
zeuden. Agurrean, Neptunok diskurtso eder bat egi
Less