ZABALTZEKO Espainiako eguraldia eta klima 1 Izena: Data: Maila: Eguraldiak eta klimak antzeko kontzeptuei egiten diete erreferentzia, baina ez dute denbora-tarte bera hartzen kontuan; hain zuzen, hori da bien arteko desberdintasun nagusia. Eguraldia egun...
More
ZABALTZEKO Espainiako eguraldia eta klima 1 Izena: Data: Maila: Eguraldiak eta klimak antzeko kontzeptuei egiten diete erreferentzia, baina ez dute denbora-tarte bera hartzen kontuan; hain zuzen, hori da bien arteko desberdintasun nagusia. Eguraldia egun jakin batekoa edo eguneko une jakin batekoa izaten da; klima, berriz, leku bateko ohiko eguraldia da, urtez urte errepikatzen dena. 1 Behatu Espainiako eguraldiaren mapa honi; apirileko egun arrunt batekoa da. Ondoren, erantzun galderei. a. Zer eguraldi dago Espainiako ipar-ekialdean? Elurra ari du eta tenperaturak baxuak dira. b. Zer eguraldi dago Kanaria uharteetan? Eta Iberiar penintsulako hegoaldean? Eguraldi eguzkitsua bietan. c. Ohikoa al da eguraldi-mapa hori udaberrian? Zergatik? Bai; hegoaldean, tenperaturek gora egiten dute eta prezipitazioak urritu egiten dira urtaroak aurrera egin ahala, baina mendietan eta iparraldean gehiago kostatzen zaio. d. Ba al dakizu zer esan nahi duen Ceuta eta Melilla inguruan itsasoan ageri den s
Less