Oronozko eskolako kazeta 5.
zenbakia 2010eko otsaila
Oronoztik pasatzen den karretera
MARTIN URRUTIA
Martin Urrutia 1855.
urtean Oronozko
Enandoa etxean sortu zen eta Freuburgen,
Alemanian, 1936.
urtean hil zen.
Gazterik, hamalau urte zituela, Oronoz...
More
Oronozko eskolako kazeta 5.
zenbakia 2010eko otsaila
Oronoztik pasatzen den karretera
MARTIN URRUTIA
Martin Urrutia 1855.
urtean Oronozko
Enandoa etxean sortu zen eta Freuburgen,
Alemanian, 1936.
urtean hil zen.
Gazterik, hamalau urte zituela, Oronoz utzi eta
Ameriketara joan zen.
Puerto Ricon hiru urte
eman zituen eta gero Mexikora joan zen.
Mexikon, Tulazingon, saltzaile moduan lanean
aritu zen bere okindegia sortu zuen arte.
Gero
oihalgintzan aritu zen Santiago Fabrika sortuz.
1891.
urtean Carmen Lanzagortarekin ezkondu
zen.
Carmen mexikarra zen.
Aita euskalduna zuen,
bizkaitarra.
Martin Urrutiak Mexikoko “Euskal Etxea”
sortzeko lan handia egin zuen.
Mexikoko iraultza hasi zenean Euskal Herrira
itzuli ziren, Donostiara.
Han “Villa Urrutia”
izeneko etxea eraiki zuten.
Martin Urrutia gizon aberatsa zen eta Oronozen
bere dirulaguntzei esker zenbait lan egin ziren.
Hilerri eta hilerrirako bideak berritu ziren.
Bereak
ziren lurretan bi ikastetxe eraiki ziren San Martin
I
Less