PUFFIN Logelako leihotik sartzen zaizkidan goizeko lehen eguzki printzek esnatu naute, baita txorien txorrotxioek. Azkenean iritsi da eguna, banoa! Aspaldidanik aldaketa bat behar nuen, gauza berriak...
More
PUFFIN Logelako leihotik sartzen zaizkidan goizeko lehen eguzki printzek esnatu naute, baita txorien txorrotxioek. Azkenean iritsi da eguna, banoa! Aspaldidanik aldaketa bat behar nuen, gauza berriak ezagutu, toki berriak, paisaia berriak ikusi. Bidaiatzeko gogoa asetu, eta azkenean iritsi da hainbeste itxaron dudan eguna! Islandia nire zain daukat, izotzez eta suz osaturiko paisai nahasketa zoragarriekin batera. Goizeko zortziak dira, eta arrapalada batean altxa naiz ohetik, etxeko guztiak esnatuz. Komunera joan, eta hogei urteko neska gazte baten aurpegia ikusi dut ispiluan islaturik: ile hori luze eta eder bat, bizitasun eta indarrez beteriko bi begi, dirdir egiten duten bi begi berde ikusgarri. Pekaz beteriko masailen tartean, ezpain txikiek osatzen duten irribarre polit bat
Less