Ezagutzaren batasunaren aldeko aldarria
Ikastolen XXI. Jardunaldi Pedagogikoen atariko hitzaldia eskaini zuen atzo Juan Ignacio Perez
Iglesias EHUko irakasleak –EHUko Fisiologiako katedraduna eta Kultura Zientifikoko Katedraren
arduraduna da-. Argien Mende...
More
Ezagutzaren batasunaren aldeko aldarria
Ikastolen XXI. Jardunaldi Pedagogikoen atariko hitzaldia eskaini zuen atzo Juan Ignacio Perez
Iglesias EHUko irakasleak –EHUko Fisiologiako katedraduna eta Kultura Zientifikoko Katedraren
arduraduna da-. Argien Mende berria zuen goiburutzat hitzaldiak, eta ordubeteko saioan,
natur zientzien eta gizarte zientzien artean zubiak eraiki beharraz jardun zuen hizlariak.
Argien Mendeko ezagutzaren ideiaren defentsa egin zuen Perez Iglesiasek; garai haren miresle
dela aitortu zuen, batetik, askatasuna eta berdintasuna bezalako balioak ezarri zirelako garai
hartan, eta, bestetik, ezagutza bakarra zelako, natur zientziak eta gizarte zientziak bereizi gabe.
Ezagutzaren batasunaren aldeko aldarria izan zen, beraz, berea, eta XXI. mendearen hasiera
honetatik abiatuta, Xarma Jonikoa ere deitu izan denaren aroa berpizteko aukera badagoela
azaldu zuen.
Erromantizismotik ia gaur egun arte kultura zientifikoaren eta humanistaren artean egon den
arrakala artifizial
Less