BIZITZA BERRI BATEN BILA
Kalean izugarrizko beroa egiten du, eguzkiak gogor jotzen baitu. Umeak
jolasean dabiltza, beste batzuk hizketan, beraien txutxu-mutxuak elkarri kontatuz.
Gurasoak, berriz, tabernako mahaietan eserita, eta beste batzuk paseoan....
More
BIZITZA BERRI BATEN BILA
Kalean izugarrizko beroa egiten du, eguzkiak gogor jotzen baitu. Umeak
jolasean dabiltza, beste batzuk hizketan, beraien txutxu-mutxuak elkarri kontatuz.
Gurasoak, berriz, tabernako mahaietan eserita, eta beste batzuk paseoan.
Edozer gauza egin daiteke uztaileko eguraldi honekin.
Nire lagunak igerilekura joan dira, baina, nik, ezin dudala esan diet. Ez
diet zergatirik esan, ez baitzait gustatzen nire aitaz, lagunen aurrean hitz egitea.
Nire amari ere, ez zaio gustatzen nire aurrean gai horretaz aritzea. Izan ere, nire
aita ez da gurekin bizi. Nire amak esan zidanez, nik bi urte ere ez nituenean,
auto-istripuan hil zen. Amari askotan galdetzen diodan arren, gaiez aldatzen du.
Ez dakit zergaitik, baina, ez dut guztiz sinisten aitari buruz kontatu zidana.
Baliteke nire gauzak izatea, baina, aztertu egin behar dut.
Gaur, etxean bakarrik nagoenez, etxe guztia miatuko dut, ea aitaren
zerbait aurkitzen dudan. Horixe izan da, lagunekin ez geratzeko arrazoi bakarra.
Leh
Less