Ikasten eta pentsatzen ikasi Txanelan
1 / 109
1.
IKASTEN ETA PENTSATZEN IKASI
Sarrera
Konpetentzia kognitiboa garatzea lehentasun eta anbizio handiko eta etorkizunera
begirako helburua da hezkuntza sisteman; izan ere, konpetentzia kognitiboaren bidez,...
More
Ikasten eta pentsatzen ikasi Txanelan
1 / 109
1.
IKASTEN ETA PENTSATZEN IKASI
Sarrera
Konpetentzia kognitiboa garatzea lehentasun eta anbizio handiko eta etorkizunera
begirako helburua da hezkuntza sisteman; izan ere, konpetentzia kognitiboaren bidez,
gizakia ezagutzak bereganatzeko eta sakon aztertzeko, prestakuntza eta lan
inguruneetan lehiatzeko, mundu anitz eta teknologikoan elkarrekin bizitzeko eta barne
munduan eta gainerakoekiko elkarreraginean bere burua hobeto ezagutzeko gai da.
Gizarteak ikasleek pentsamenduaren trebetasunak bereganatzeko eskatzen du, eta,
horren ondorioz, hezkuntzaren helburuen artean konpetentzia intelektual horiek sartzen
dira.
Ikasten eta trebetasunez pentsatzen ikastea lorpen asko erdiesteko bitartekoa da,
baina helburua ere bada berez.
Gizabanakoak ez dio inoiz pentsatzeari utzi behar,
irrazionaltasuna gizateriak aurrera egiteko oztopo nagusia baita.
Identifikatzeko, alderatzeko, sailkatzeko, aztertzeko, sintetizatzeko, serieak
egiteko, berritzeko,
Less