HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN FAMILIENTZAKO ORIENTABIDEAK COVID-19ko pandemiak sortutako konfinamendu-egoerak eskolara eta familietara eramaten gaitu, ziurgabetasunez eta segurtasunik ezaz betetako esperientzia berriak bizitzera. Aldaketetara...
More
HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN FAMILIENTZAKO ORIENTABIDEAK COVID-19ko pandemiak sortutako konfinamendu-egoerak eskolara eta familietara eramaten gaitu, ziurgabetasunez eta segurtasunik ezaz betetako esperientzia berriak bizitzera. Aldaketetara egokitzeko guztion ahalegina handia eta aintzatesgarria izaten ari da. Beharrezkoa da, halaber, egoera hori gure onena garatzeko aukera gisa bizitzea, eta, batez ere, gure seme-alabei esperientzia aldakorrei aurre egiten laguntzeko; izan ere, askotan, ez dago aurretiazko eta behin betiko irtenbiderik. Hezkuntza Saila ahalegin handia egiten ari da eskola-jarduerak garatzen jarrai dezan behar diren neurriak abian jartzeko, eta aurkezten dizuegun dokumentu honek horretan lagundu nahi du. Eskolatik ezin diegu eskatu familiei beren seme-alaben irakasleak izan daitezen, edo haien ordezkoak, baina bai haiek izan daitezela une honetan behar dituzten hezitzaileak. Jarraian, jarraibide eta aholku batzuk eskaintzen dizkizuegu, konfinamendu-jardun
Less