Itxaso de Sosa, Isabel Obispo, Garaine Oroz, Ainhoa Riol - GA2 Irakasle Funtzioa 1 ZERTARAKO ESKOLAK XXI.MENDEAN? XX. mendean zehar aldaketa sozial handiak egon dira, gero eta azkarrago gainera, baina eskolak ere erritmo berean egiten al ditu aldaketak? Ala...
More
Itxaso de Sosa, Isabel Obispo, Garaine Oroz, Ainhoa Riol - GA2 Irakasle Funtzioa 1 ZERTARAKO ESKOLAK XXI.MENDEAN? XX. mendean zehar aldaketa sozial handiak egon dira, gero eta azkarrago gainera, baina eskolak ere erritmo berean egiten al ditu aldaketak? Ala gero eta atzeratuagoak daude? XXI. mendeko eskolara heldu arte hezkuntzak aldaketak izan ditu, baina ez dira gizarteak izan dituen bezain azkarrak izan. Aldaketa garrantzitsuen artean esan daiteke demokrazia gobernu sistema desiragarrienean bihurtu dela, giza eskubideak, adierazpen askatasuna, fedea, erlijioa etab. errespetatuz. Komunikabideek ere aldaketa handiak ekarri dituzte. Egunkaria, telebista, irratia edota telefonoak ez ezik, internet ere heldu da, eta horrekin batera sare sozialak. Honek informazioa leku guztietara heltzea dakar, lehen bakarrik liburuetan zegoen bitartean eta eskolak zuenean hau erakusteko balorea. Gainera, ez da bakarrik informazioa leku guztietan dagoela, era aberatsagoan eta azkarragoan heltzen dela bai
Less