Klima eta paisaia HERNANI INGURUAN……. Euskal kosta Europako lurralde atlantiarraren zatia da eta, beraz, klima ozeaniko epela eta hezea dauka ezaugarri. Portugalen iparraldetik lautada frantziar eta germaniarrak zeharkatuz itsasbazterreraino doan kostako...
More
Klima eta paisaia HERNANI INGURUAN……. Euskal kosta Europako lurralde atlantiarraren zatia da eta, beraz, klima ozeaniko epela eta hezea dauka ezaugarri. Portugalen iparraldetik lautada frantziar eta germaniarrak zeharkatuz itsasbazterreraino doan kostako zerrenda estua hartzen du. Epelak esan nahi du klima hori ez dela tropikala edo mediterranearra, boreala edo polarra, eta prezipitazioak urte osoan zehar ondo bananduta daudela; hain zuzen ere, udako hilak bezain euritsuak dira prezipitazioak tenperaturen bikoitza gainditu dezaten. Uda euritsu horiei esker, udan baso hostogalkorrak eta berdeak garatzen dira Ozeanikoak esan nahi du ozeanoaren eraginpean dagoela, hau da, hezetasun atmosferiko handia dagoela, prezipitazioak ugariak direla eta, batik bat, neguko hotzen eta udako beroen arteko diferentziak ez direla handiak. Urtaro hotzeneko eta beroeneko tenperaturen arteko muturreko diferentziak gutxitu egiten dira, Kantauri Itsasoaren eta Ozeano Atlantikoaren eragin termiko moteltzailear
Less