7. gaia: EKOSISTEMEN EGITURA 1. BIOSFERA, EKOSFERA ETA EKOSISTEMAK • Lurrean bizi diren izaki bizidun guztien multzoari biosfera esaten zaio eta biosfera osatzen dugun izaki bizidun guztiok, bai zelulabakarrek eta baita zelulaniztunek ere elkarren beharra...
More
7. gaia: EKOSISTEMEN EGITURA 1. BIOSFERA, EKOSFERA ETA EKOSISTEMAK • Lurrean bizi diren izaki bizidun guztien multzoari biosfera esaten zaio eta biosfera osatzen dugun izaki bizidun guztiok, bai zelulabakarrek eta baita zelulaniztunek ere elkarren beharra daukagu. • Ekosistema bat leku jakin batean (biotopo batean) bizi diren izaki bizidun guztiek (biozenosiak) osatzen dute. • Ekosistema bat organismo bizi sail batek eta organismo horiek beren arteko erlazioak dituzten ingurune fisikoak osatzen duten sistema natural bat da. Ekosistemen osaera eta funtzionamendua aztertzen dituen zientzia ekologia da. • Badira ekosistema naturalak, basoa eta itsasoa adibidez, eta badira ekosistema gizartiatuak, gizakiak eratu dituenak, hiriak adibidez. • Ekosistema naturalen artean era askotako ekosistema bereiz daitezke. Oinarrizko sailkapen batean, lehorreko ekosistemak eta uretako ekosistemak bereizi beharko lirateke lehendabizi. • Lurreko ekosistema guztiak elkarri lotuta daude eta guztien multzoari
Less