KAZETARITZAZ Irakurri aurretik 1-Irakurri testuaren izenburua, eta erabaki talde txikitan: zer kontatuko digula uste duzue? Irakurri bitartean 2-Testua irakurri ahala, azpimarratu aipatzen diren lekuak eta saiatu azaltzen non egin zuten erreportajea, zein...
More
KAZETARITZAZ Irakurri aurretik 1-Irakurri testuaren izenburua, eta erabaki talde txikitan: zer kontatuko digula uste duzue? Irakurri bitartean 2-Testua irakurri ahala, azpimarratu aipatzen diren lekuak eta saiatu azaltzen non egin zuten erreportajea, zein uharteetan zeuden erabakia hartu zutenean… Kazetari (edo haren bikote) izatearen alde txarra Egia esateko, bihotzik bako kabroia nazala sentiduten dot. Javako sumendien ganeko erreportaje bat egiteko bizitakoak sentiduarazo deust holan. Ijen sumendiaren kraterrean ezelako babesik barik azufrea ataraten dabizan beharginek hainbat kilometro egin behar ditue egunero mendian gora eta behera. Neu be eurekaz ibili naz, baina ez nintzateke holan sentiduko bakarrik joan izan banintz. Kasu horretan, erabat kantsauta egongo nintzateke. Baina kontua da nire bikoteagaz, Shen Yuan, joan nazala eta biok gagozala sats eginda. Eta, bene-benetan, ataratako primerako argazkiak ikusita nire kasuan sufrimentuak merezidu izan eban arren, ez dot uste berak
Less