5.maila.Ahozko problemak
BURUKETAK
5.maila. AHOZKO PROBLEMEN PROGRAMA
Q.1
(1) 3 mahai daude eta bakoitzean 5 neska. Gainera, mahai bat dago 3
neskarekin. Zenbat neska daude guztira?
(2) Atzo masustak hartzera joan ginen. Nik 17 hartu nituen eta anaiak 11...
More
5.maila.Ahozko problemak
BURUKETAK
5.maila. AHOZKO PROBLEMEN PROGRAMA
Q.1
(1) 3 mahai daude eta bakoitzean 5 neska. Gainera, mahai bat dago 3
neskarekin. Zenbat neska daude guztira?
(2) Atzo masustak hartzera joan ginen. Nik 17 hartu nituen eta anaiak 11 jan
zituen. Zenbat masusta gelditu zitzaizkidan?
(3) 40 zentimoko borragoma erosi nuen eta euro bateko txanponaz ordaindu
nuen. Zenbat itzuli zidaten?
(4) 4 pospolo behar ditut karratu bat egiteko. Zenbat pospolo beharko ditut 4
karratu egiteko?
(5) Neskak mutilak baino 2 gehiago dira. 6 mutil badaude, zenbat pertsona
daude guztira?
Q.2
1) Anaiak 7 intxaur ditu, arrebak 15 eta nik 10. Zenbat ditugu hiruron artean?
2) Jostailua ordaindu dut 5 €ko 4 billeterekin. Zenbat ordaindu ditut
jostailuagatik?
3) Auzokoak egunero 6 km egiten ditu. Zenbat egingo ditu 30 eguneko hilabete
batean?
4) Pedrok urte batean 350 € aurreztu ditu eta arrebak bikoitza. Zenbat aurreztu
ditu arrebak?
5) Amak 10 perretxiko hartu ditu eta nik bikoitza. Zenbat perr
Less