(27-12-2010) IZOTZ-ILARGIAK Gaztela meseta, lautadak, muinoak, aranak, herriak, herriskak, askatasun galduak, ekonomia azpigaratua, hirurogei hamarkada Aran haietariko sarbide batean kokatuta zegoen herria. Han bertan kontatuko dugun istorioa garatzen da....
More
(27-12-2010) IZOTZ-ILARGIAK Gaztela meseta, lautadak, muinoak, aranak, herriak, herriskak, askatasun galduak, ekonomia azpigaratua, hirurogei hamarkada Aran haietariko sarbide batean kokatuta zegoen herria. Han bertan kontatuko dugun istorioa garatzen da. Han non hara atzerritarrak etortzen zirenean, jendea begira geratzen zitzaienean, non errepideak, bideak beharrean lokatzak izaten ziren, non azken batez, zibilizazioa betidanik urrunetik igaro zen. Hara negua iritsi zenean, benetako negua zen, baina, bertokoei baldintza metereologiko horiekin bizitzeak ez zien minik ematen, aspalditik horrela bizitzen ohituta izan ziren eta. Negu haiek nahiz eta bereziak ez izan, heltzen zirenean denetariko opariak zekartzan, hau da, hotza ez ezik euri, haize, antzigar, ihintz, laino ere ekartzen zituen. Esan behar da han apenas elurtzen duela, itsas mailari dagokionez hain altua ez baitzen. Hala ere, hotza elementu klimatologikorik gogorrena zen. Zenbat eta oskarbiago izan, orduan eta gogorragoa zen
Less